Koronabirusak
Koronabirusak Coronaviridae familiako birus genero bat da, simetria helikoidaleko kapsidea eta polaritate positiboko ARN genoma duena. ARN birusen artean, luzera handieneko genoma duena da, 26-32 kilobase bitartekoa. Izena mikroskopioan erakusten duen itxuratik datorkio, koro antzeko batez inguratua. Ezaguna da gizakien eta beste ugaztunen artean sortzen dituen arnas-aparatuko gaixotasunak eragiteagatik, horien artean larriena SARS izanik.