Kontaktuen jarraipena
Kontaktuen jarraipena pertsona kutsatu batekin harremana izan duten pertsonak identifikatu eta aurkitzeko burutzen diren prozeduren multzoa da. COVID-19 pandemian zehar, funtsezko neurria izan zen pandemiaren hedapena geldiarazteko herrialde batzuetan, hala nola Hego Korean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, contact tracing; gaztelaniaz, rastreo de contactos.