Klonazioa

Klonazioaren baitan, gen, zelula, ehun eta organismo osoen kopia genetikoki zehatzak eratzeko prozesuak biltzen dira. Klonazio-prozesuak anitzak badira ere, guztiek dute ezaugarri komuna: sexu-ugalketarik gabeko prozesuak. Beste alde batetik, klonazio-prozesuak naturalak izan daitezke (bakterioen kasuan, esaterako) zein artifizialak.