Immunitate kolektiboa
Immunitate kolektiboa edo artalde immunitatea populazio jakin batean patogeno batekiko immunizaturik dagoen pertsona kopurua edo proportzioa adierazten du. Immunitate kolektiboari esker, immunizatu gabeko pertsonen gutxiengoa babesturik dago atalde efektuari esker; izan ere, patogenoak ez du populazioan zehar hedatzeko gaitasunik.
Immunitate kolektiboa infekzio natural edo neurri profilaktikoei (i.e. txertoei) esker lortu daiteke. Izan ere, txertoen helburua da artalde immunitatea lortzea. Immunitate kolektiboa neurtzeko metodoak bi dira nagusiki:
- Zeharkakoa. Infekzioaren inzidentzia oinarriturik neurtu daiteke, infekzioa klinikoki bereizgarria bada. Metodo honek sentikortasun baxua du eta ezin da erabili infekzioak klinikoki adierazten ez badira.
- Zuzena. Pertsonen immunitatea aztertzen da azterketa serologikoen bitartez; hau da, pertsonek patogeno batekiko antigorputzak dituzten aztertzen da.