Hautespen naturala
Hautespen naturala eboluzioa garatzeko mekanismoa da, moldaera edo adaptazio egokiagoko banakoak ugalketarako hautatu egiten dituena, eta beraz espeziazio eta egokitzapenaren indar eragile bilakatzen dena. Indibiduoen fenotipo desberdintasunetan oinarritzen da eta biziraupen eta ugalketa diferentziala eragiten du; hots, biziraun eta ugaltzeko fenotipo egokia duten indibiduoak dira hurrengo belaunaldiaren ezaugarri genetikoak ezarriko dituztenak.
Hautespen naturalaren kontzeptua Charles Darwin eta Alfred Russel Wallace-ek proposatu zuten lehendabiziz 1858. urtean; Charles Darwin-ek hautespen naturalaren teoria sakonago garatu zuen On the Origin of Species by Means of Natural Selection liburuan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, natural selection; gazteleraz, selección natural.