Genetikoki eraldaturiko organismoak
Genetikoki eraldaturiko organismoak (GEO) ingenieritza genetikoko tekniken bitartez material genetikoa bereganatu duten organismoak dira. DNA birkonbinatzailearen teknologiak organismoen geneak eraldatzea ahalbidetzen du, gene berriak txertatuz edo geneak ezabatuz. Gaur egun, genetikoki eraldaturiko organismoak batez ere laborantzan, animali industrian eta lurreko bakterioetan erabiltzen dira.
Genetikoki eraldaturiko organismori beste espezie baten material genetikoa txertatzen zaionean izaki transgenikoa deritzo.