Fotosintesia
Fotosintesia materia inorganikoa materia organiko bilakatzeko errakzio kimikoen multzoa edo prozesu biokimikoa da; hain zuzen ere, karbono dioxidoa finkatu eta azukre sinpleak sintetizatzen dira. Sintesi prozesurako energia iturria argi energia da, naturalki eguzkiak ematen duena. Fotosintesiaren zehar argi energia energia kimiko bilakatzen da, NADPH eta ATP molekula moduan, hain zuzen ere. Hondakin moduan oxigenoa askatzen da atmosferara.
Fotosintesi prozesua organismo fotoautotrofoetan gertatzen da, esaterako landare, alga batzuetan eta zianobakterioetan. Hauei esker, atmosferako oxigeno edukia mantendu egiten da.