Fibroblastoak

Fibroblastoak matrize extrazelularraren sintesiaren arduradun nagusiak dira, kolageno, glikosaminoglikano eta proteoglikanoen ekoizpena burutzen dutelarik. Fibroblastoak animalien ehun konektiboan zelula ugarienak dira. Fibroblastoek animali ehunen estroma edo euskarri nagusia sortzen dute; bestalde, zaurietan eta erregenerazio prozesuetan ere funtzio garrantzitsua betetzen dute.