Eutelia

Eutelia organismo helduetan zelulen iraunkortasun fenomenoa da;  hau da, organismo eutelikoetan garapen ostean zelula kopurua ez da aldatzen, eta helduaroko hazkuntza zelulen handitzearen ondorioz gertatzen da. Nukleo kopuru finkoa ere eutelia bezela ezagutzen da.

Eutelia nematodo eta rotiferoetan agertzen da, adibidez.