Eukariotoak

Histologia eta taxonomiaren arabera, eukariotoek nukleo bereiztua eta zelula barneko mintzezko organuluak dituzten organismo zelularrak dira. Eukariotoen material genetikoa nukleoan biltzen da, zelularen gainerako egituretatik bereizturik; izan ere, eukarioto izena grekeratik eratorria da (eu– ondo edo benetako eta karyon– muin edo hazi) eta nukleoaren presentziari egiten dio erreferentzia.