Estrobiloak (botanika)
Botanikan, estrobiloak edo konoak espezie gimnospermetan agertzen diren kono itxurako egiturak dira (hortik konifera hitza), ardatz baten inguruan bilduriko ezkatek osatuak, ugalketarako hosto bereziak direnak. Estrobiloak maskulinoak (polena dutenak) nahiz femeninoak (obuluak dituztenak) izan daitezke. Maskulinak eta femeninoak landare berean izan daitezke (pinuetan, esaterako), eta orduan dioikoak direla esaten da, edo landare ezberdinetan (gingkoetan, esaterako), eta orduan dioikoak direla esaten da. Zurkarak eta gogorrak (pinaburuak) edo mamitsuak izan daitezke. Ernaltzearen ondoren, estrobiloetan haziak sortuko dira, pinaziak zein hegodun haziak.