Esposizio-arriskua
Ez nahastu arriskurako esposizio kontzeptuarekin.
Epidemiologian, esposizio-arriskua pertsona edo animalia bati gaixotasun bat erantsi edo kutsatzeko egoera eta faktoreen multzoa da. Esposizio-arriskua murrizteko, egoera eta faktore horiek saihestu behar dira. Adibidez, COVID-19 gaixotasunari buruz, esposizio-arriskua minimotzeko, musukoa eraman, gizarte kontaktuak murriztu eta eskuak garbitu behar dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, risk of exposure; gaztelaniaz, riesgo de exposición.