Eritrozitoak
Eritrozitoak (grezieratik, erythros ”gorria” eta -cyte ”zelula”) edo globulu gorriak ugaztunen odoleko zelula gorriak dira, hezur muineko zelula aintzindarien eratorriak. Zelula anukleatuak dira eta itxura ahurra hartzen dute, deformaziorako gaitasun handia mantentzen dutelarik. Zitoplasma hemoglobinaz (ugaztunetan) beterik dute, O2 eta CO2 batzen duen biomolekula, gas hauek odolean zehar garraiatzeko. Gasen garraioaz gainera, eritrozitoak osmosi eta pH erregulazioaren erantzule dira, hein handi batean.
Odoleko eritrozitoen maila baxuak anemia egoera eragin dezake; aldiz, gehiegizko eritrozito kontzentrazioak polizitemia eragin dezake.