Eraginkortasuna (farmakologia)
Farmakologian, eraginkortasunak farmako edo molekula txiki batek eragin dezakeen efektu maximoa adierazten du; hots, efektu maximoa lortzen denean, farmako gehiago gehitzeak ez du efektuaren magnitudea handituko.
Maila molekularrean, molekula edo farmako baten eraginkortasunak honek zelula baten seinaleztapena eraldatzeko eta erantzun biologiko bat sortzeko duen gaitasuna adierazten du, hartzaileekin duen elkarrekintzaren ondorioz. Ezaugarri hau betetzen duen molekulari agonista deritzo; ezaugarri hau betetzen ez duen molekulari, ordea, antagonista deritzo.
Adibidez, txertoen kasuan eraginkortasunak txertoa jaso duen taldean behaturiko gaixoen portzentai murrizketa da, txertoa jaso ez duen taldearekin alderaturik.