Entzimak

Entzimak biokatalizatzaile funtzioa duten proteinak dira; hots, entzimek izaki bizidunetan ematen diren errakzioak azkartzen dituzte, erreakzioaren emaitza eraldatu gabe. Ondorioz, entzimak izaki bizidunen metabolismo erregulatzaile nagusiak dira, erreakzioen abiadura determinatzen baitute. Sustratua entzimak eraldatu beharreko molekula izango da eta produktua eraldatu osteko molekula.

Entzimologia entzimak eta haien funtzioa ikertzen dituen biokimikaren arloa da.