Ekintza potentziala
Ekintza potentziala zelula kitzikagarrien mintzean zehar hedatzen diren seinale elektriko azkar eta uniformeak dira. Funtsean, ekintza potentziala kargadun ioien mugimenduan oinarritzen da, mintzeko ioi kanaletan zehar hain zuzen ere. Ioien mugimenduek mintzaren potentziala aldatzen dute eta hiru fase desberdin bereiztu daitezke honen arabera:
- I. fasea edo atseden fasea. Zelula kitzikagarrien mintza negatiboki dago polarizaturik (-70-90 mV); hots, zelularen barrualdean karga negatibo gehiago daude medio extrazelularrarekin alderatuz. Egoera hontan ioi kanalek ez dute ioien mugimendurik baimentzen.
- II fasea edo depolarizazioa. Kinada edo seinale baten ondorioz, sodio ioi kanalak aktibatu eta sodio ioien iragazkortasuna emendatu egiten da; sodio ioiak gradientearen alde barneratzen dira eta mintz potentziala positibo bilakatzen da, potentzial aldaketa esponentziala eraginez (peak)
- III fasea edo berpolarizazioa. Mintz potentziala atseden fasera itzultzen da. Mintzaren depolarizazioaren ondorioz, potasio kanalak aktibatu eta potasio ioiak gradientearen alde kanporatu egiten dira, mintz hiperpolarizatuz.