Determinazioa

Determinazio hitzaren esanahi eta erabilera orokorrari buruz, ikus Determinazioa Gizapedian.

Garapenaren biologian, determinazio-prozesua zelula batek fenotipo edo izaera bati buruz duen xedea finkatzeko prozesua da; hots, zelula determinaturik dagoenean desberdintzapen bidezidor bakarra jarraitu dezake, normalean kanpo edo barne seinale molekularrek abiaturikoa. Adibidez, muskuluko zelula sateliteak determinaturiko zelulak dira, haien xedea muskuluko zelulak izatea denez gero.