Biobankua

Biobankua lagin biologikoak biltegiratzea helburu duen zerbitzua da, bereziki giza laginak kudeatzen dituena. Biobanku kontzeptua  1996. urtean azaldu zen lehenbizikoz, populazio mailako laginetan oinarrituz; egun, ordea, biobankuen definizioa zabaldu egin da eta gida edo dokumentuaren arabera biobanku hitza xehetasun desberdinekin erabiltzen da. Biobankuek berebiziko garrantzia eta indarra lortu dute biomedikuntzan, genomika eta populazio mailako ikerketa garaikideak baimentzen dituelako.

Biobankuen funtzio nagusien artean laginak biltegiratzea, kudeatzea, analizatzea eta banatzea daude. Helburu hauek betetzeko, biobankuek kriogenizazio instalazioak, biltegi espezializatuak eta sistema bioinformatiko sendoak dituzte.