Apoptosia
Apoptosia, grekeratik ”erorketa”, zelulen heriotza programatua da. Apoptosiak ezaugarri morfologiko eta energia-menpeko mekanismo molekular bereizgarriak ditu, gainerako heriotza zelularrekiko desberdinak direnak. Apoptosia ezinbesteko prozesua da organismo multizelularretan (hala nola garapenean, immune sistemaren mantenuan eta enbrioi graapenean) eta zelulen homeostasi fisiologikoa mantentzeko beharrezkoa da.
Apoptosi fase goiztiarretan zelulen zitoplasma murriztu egiten da eta nukleoko kromatina kondetsatu. Aurrerantzean, zelulen mintz plasmatikoak kimuak sortzen ditu eta zelulatik banatzen dira besikula apoptotiko moduan. Sistema immuneko zelulek besikulak apoptotikoak detektatu eta azkar fagozitatzen dituzte, ehunaren kaltea ekiditeko.