Antagonista

Antagonistak hartzaile jakin bati batu eta honen aktibazioa ekiditen duten molekulak dira; hots, agonisten aurkako profil farmakologikoa dute. Farmakologian, antagonistek afinitatea dute hartzaile batekiko, baina ez dute eraginkortasunik (ez dute erantzun biologikorik sortzen zelulan).

Antagonistek hartzaileen gune aktiboa edo gune alosterikoa batu dezakete, hartzaile-antagonista konplexu desberdinak sortuz. Hartzaile-antagonista konplexuaren iraunkortasunaren arabera, antagonista itzulezin edo itzulgarriak bereizten dira. Adibidez, hartzaileari behi betiko kobalenteki batzen zaion antagonista itzulezina da; aldiz, gune aktiboa batzeko ligando endogenoarekin lehiatzen duen antagonista itzulgarria da.