Anisozitosia
Anisozitosia mota jakin bateko zelulen artean ohi baino tamaina desberdinagoak izatea da, zelulen tamainaren aldakortasunaren gehikuntza alegia. Bereizki eritrozito edo globulu gorriei buruz aplikatzen da. Bi motako anisotosiak bereizten dira, anisozitosi mikrozitosiekin, tamaina txikiko zelulak ugaltzen direnean (besteak beste, anemiaren sintoma dena) eta anisozitosi makrozitosiarekin, tamaina handiko zelulak agertzen direnean.