Alosterismoa
Alosterismoa proteina eta entzimen erregulazio mekanismoa da, hauen konformazio eta ondorioz afinitatearen aldaketan oinarritzen dena. Hain zuzen ere, efektore edo ligando alosterikoak dira konformazio aldaketa eragiten dutenak. Hitzak adierazten duen moduan (grekeratik allos ‘beste’ eta steric ‘solido edo objektu’), efektore alosterikoa ohiko ligandoaren desberdina da eta gune alosterikoa ohiko batura gunetik urrun eta bereizturik dago.
Alosterismoari esker, entzimen aktibitatea doitu egin daiteke, egoera eta behar desberdinen funtzioan. Bestetik, gune alosterikoak farmakologiarako itu interesgarriak izan daitezke, helburua proteinaren edo entzimaren modulazioa delarik.