Akrezioa
Akrezioa (latinezko accretio hitzetik, esanahi berdinarekin) partikula eta gorputz txikien material-metaketa progresiboa da. Terminoa maiz erabiltzen da geologian, adibidez ibaietako urlo edo ur geldietan akrezioa gertatu ohi da, materialen deposizioa higadura baino handiagoa delako, uharte txikiak eta sakonera txikiko guneak sortuz; dunak ere haizeak ekarritako materialen akrezioz sortu eta garatzen dira. Astronomian ere erabiltzen da, planetesimalak grabitateak eragindako materialen akrezioaz sortzen dira, eta akrezio-diskoak ohikoak dira zulo beltz eta bestelako objektu masiboen inguruan.