Adipozitoak
Adipozitoak lipido edo gantzak metetzen dituzten zelulak, gantz ehuna osatzen dutenak. Gantza haien zitoplasman metatzen da bereziki, lipidoen tanta moduan. Bi gantz zelula mota bereizten dira:
- Adipozito txuriak. Lipido tanta bakar batek zitoplasmaren osotasuna hartzen du, nukleoa periferian zapalduz.
- Adipozito arreak. Lipido tanta anitz metatzen dituzte zitoplasman zehar sakabanaturik; adipozito arreak jaioberrien adipozito bezela ere ezagutzen dira, eta beroa sortzeko funtzio nagusia dute.