Hautespen naturala

Hautespen naturala eboluzioaren oinarrizko mekanismoetako bat da, espeziazio eta egokitzapenaren indar eragilea, hain zuzen ere. Hautespen naturala indibiduoen fenotipo desberdintasunetan oinarritzen da eta biziraupen eta ugalketa diferentziala eragiten du; hots, biziraun eta ugaltzeko fenotipo egokia duten indibiduoak dira hurrengo belaunaldiaren ezaugarri genetikoak ezarriko dituztenak.

Hautespen naturalaren kontzeptua Charles Darwin eta Alfred Russel Wallace-ek proposatu zuten lehendabiziz 1858. urtean; Charles Darwin-ek hautespen naturalaren teoria sakonago garatu zuen On the Origin of Species by Means of Natural Selection liburuan.

Loturiko adierak

Eutelia

Eutelia organismo helduetan zelulen iraunkortasun fenomenoa da;  hau da, organismo eutelikoetan garapen ostean zelula kopurua ez da aldatzen, eta helduaroko hazkuntza zelulen handitzearen ondorioz gertatzen da. Nukleo kopuru finkoa ere eutelia bezela ezagutzen da. Eutelia nematodo eta rotiferoetan agertzen da, adibidez.

Anagenesia

Anagenesia (grekeratik ‘ana-‘ gorako eta ‘genesi’ sorkuntza), transformazio filogenetiko edo gradualismo bezela ere ezaguna, espezie baten eboluzio mekanismo gradualari deritzo. Hau da, anagenesiaren bitartez espezie batek aldaketa ebolutiboak jasaten ditu espezie berri bat sortzeko, zuhaitz filogenetikoan adarkadurarik gertatu gabe. Transformatu berri den espezieak bere arbasoa zapaldu ohi du, arbaso espeziea desagertaraziz. Anagenesia eta kladogenesia espezieen eboluzioa

Kladogenesia

Kladogenesia, grekeratik ‘clado-‘ adarra eta ‘genesi‘ sorkuntza, espezie lerroen eboluzioan adarkatze mekanismoari deritzo; hau da, espezie arbaso batek ondorengo bat baino gehiago sortzeko jasaten dituen aldaketa ebolutiboak. Mekanismo honen bitartez, zuhaitz filogenetikoan adarkadura ebolutiboak eta eboluzio dibergentea gertatzen da. Kladogenesia eta anagenesia espezieen eboluzioa azaltzeko mekanismo ebolutibo nagusiak dira; bi mekanismo desberdin izan arren, estuki